DBH

Teknologi berrien erabilpen arriskuen prebentzioa

Teknologia berrien erabilpenak izan ditzakeen arriskuen prebentzioaren inguruan, LH4. eta 6. mailetan, DBH osoan, eta irakasle eta baita gurasoek ere, “Orain prebentzioa” taldeko kide batek gidaturik hainbat saio izan ditugu.

Elkarte honek Donostiako udalarentzat prestatutako materialaren web orria lotura honetan topa dezakezue: 

https://www.orainteknologiberriak.es/eu/

DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleak Irizarren

Pasa den astean DBH 4. mailako Ekonomia aukerako ikasgaiko ikasleak Ormaiztegira joan ziren. Bertan kokatzen den Irizar autobus lantegia, Roberto Iñiguez Pertsonal Zuzendariaren eskutik ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Sormen prozesutik hasita ekoizpeneraino doan bidea ulertu ahal izan zuten. 

Gorputz Adierazpen emanaldiak haur hezkuntzakoentzat

Azken aste hauetan DBH1eko Gorputz Adierazpeneko ikasleak emanaldi txikiak prestatzen ari dira HHko ikasleentzat. Elkarlan hori oso polita eta berezia izaten ari da eta hemen horren irudi batzuk badaezpada ere. Aurten Olentzeroeren bila eta Edurne Zuri antzezlanak prestatu dizkiegu. Abendua eta urtarrila bitarte ikusi ahal izango dituzte.

GORPUTZ ADIERAZPEN EMANALDIAK

Enpresa propioa sortzeko inspirazio bila

Lehengo asteazkenean, hilaren 20an, DBH3ko proiektuko ikasleek Gureak bixitatu zuten. Bertan, Gureak enpresako historia ezagutu eta bigarren eta hirugarren sektorean lanean ari ziren langileak beren jardunetan ikusi ahal izan zituzten: kotxeetako fokoetako kableak egiten, posta eta gabonetako mezuak antolatzen... Guzti hauek beraien enpresa sortzeko eredu lagungarri izan ziren zalantzarik gabe. 

Bimunutuluze bideo lehiaketa

Aurten ere, urtero bezala, ikastolako TTanTTaka taldeak "Biminutuluze" lehiaketako deialdia luzatu du. Bi minututako laburmetraia prestatu eta... bidal iezaguzue. Anima zaitezte parte hartzera, sariak oso interesgarriak dira eta!

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Aurreko urteetako bideo saritu batzuk:

Lapur bat Donostian

Inbasio estralurtarra

Orriak

Subscribe to RSS - DBH