DBH

Aukerako udako lan proposamenak LH eta DBHrako

Aurtengo udako lanen eskema zabalagoa izango da. Lan berezia eta espezifikoa egiteko proposamena jaso duten ikasleez gain, besteek ere, aukerako udako lan proposamen honetara sarbidea izango dute. Sarbidea @stomas.eu dominioko erabiltzaileek izango dute soilik. Praktikan ikasleen helbidea erabili behar da lanak ikusi ahal izateko.

Lehen Hezkuntzako Udako lanak

Lizeoa Antzookiak aurkezten du ...

Zuekin Lizeoko Gorputz Adierazpen taldeak!
Donostia eta mundu mailan sarituriko animalia eszenikoak!
Gerturatu eta ikusi azken antzezlanak! Ekainean baina ez dira ikusgai egongo!

DBHren Aurkezpena eta Hautazkoen aukerak

Lizeoan ibilbide osoan zehar aukera ezberdin ugari ematen ditugu. DBHko hainbat momentutan ikasle bakoitzaren ibilbide propioa eraikitzeko aukerak eskaintzen ditugu. Ondorengo webguneetan ibilbide hauek aztertu eta erabakiak hartzeko aukera izango duzue.

DBH LIZEOAN

DBH 3 - HAUTAZKO BERRIAK

STL-IKT Mantenu-zerbitzuaren funtzionamendua

(Aurrez-aurreko jarduera-debekuaren aldirako)

• Ikasleen edozein ordenadore-matxura dela eta, berehala, korreo elektronikoa bidali behar zaie tutoreari eta xezeiza@stomas.eu gertatzen ari dena idatziz argituz.

xezeiza@stomas.eu–k mezua itzuliko du ekipo estropeatua entregatzen hasteko lehen eguna adieraziz (8:30-13:30 ordutegian). Funtzio hau heldu batek bete behar du beti.

• Ekipo matxuratua STL Harreran aurkeztuko da eta aldi berean ordezkoa eskuratuko da.

Martxoaren 25tik aurrera saio birtualak

Martxoaren 25etik aurrera Lizeoko ikasleek aurrez aurreko saio birtualak izango dituzte. Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleen harremanaren helburua gertutasuna adierazi, aurpegiak elkar ikusi eta agurtzea izango da. Lehen Hezkuntzan mailak aurrera egiten duen heinean elkar ikusteaz gain, bereziki azken mailetan, azalpenak jaso eta zalantzak argitzeko erabiliko dira saio birtualak. Bigarren Hezkuntzan ere, DBH nahiz Batxilergoko ikasle eta irakasleek harreman estua izaten jarraituko dute.

Orriak

Subscribe to RSS - DBH