Batxiler

Inauteriak Lizeoan

Inauteriak iritsi dira, eta Lizeoa mozorrotu da. Aurten astelehena ez dugu jai izango, baina hala ere ostiralean ederki pasa dugu ikastolan. Bi urteko gelatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailararte gelak taldeka mozorrotzen dira. DBHtik aurrera bakoitzak bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du. Modu horretan bakeroak, animatzaileak, txaleko horiak, aingeru, deabru eta hainbat motatako animaliak ikusi ahal izan ditugu ikastolan. Eta noski Freddie Mercury eta bere taldea ere bisitan izan dugu.

WE WILL ROCK YOU

Josu Ezkurdiaren ibilbide akademikoan Lizeoaren ekarpenaren aitortza

Josu Ezkurdia Apeztegia gure ikasle ohiak Injenieritza Aeroespazialeko Graduan buruturiko ibilibide akademiko eredugarrian Santo Tomas Lizeoak izandako ekarpena aitortuz, idazkun bat eskura eman zigun Madrileko Unversidad Politécnicak. Ikasketa amaiera ekitaldian, bere gurasoez gain Lizeoko batxilergoko koordinatzaile den Aitor Etxebeste ere izan zen. Zorionak Josu!

Olentzeroren eta Mari Domingiren opariak

Gerturtu da Santo Tomas eguna eta gertu eguberria. Urtero legez, Olentzero, Mari Domingi eta Bigarren batxilergoko ikasleen bisita jaso dute gure ikasleek. Olentzero eta Mari Domingik gutunak jaso dizuzte, eta ikasleek ordea, txistorra ogitarteakoak banatu. Bestalde, amaitzear dugun urte honetan oroitu ditzagun Lizeoko txikienek egin dituzten hainbat jarduera eta ekintza.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2 URTEKOEKIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 3 URTEKOEKIN

Ostiral honetan EZ! Lugaritzen

Ostiral honetan EZ! Antzezlana Lugaritzen egingo dute gure 1. Batxilergoko ikasle batzuek. Iaz, Gazteen Antzerki Topaketan “Antzezlan onenaren saria” irabazi zuen Itsaso Garzónek zuzendutako antzezlan honek. Etor zaitezte antzerkiaz gozatzera, merezi du eta!!!

LEKUA: Lugaritz kultur etxea, Antiguan.
EGUNA: azaroaren 9a, ostirala.
ORDUA: 18:30etan

Orriak

Subscribe to RSS - Batxiler