Batxiler

Robot onenaren saria First Lego Leaguen

Otsailaren 8-an First Lego League robotika txapelketa ospatu zen Donostiako Eureka Museoan. Lizeobots taldeak robot onenaren lehen saria lortu zuen. Zorionak!

Lizeoa First Lego League irratian aurkezten

Batxiler lehengo mailako Industri Teknologiako ikasleak, SER irratira gonbidatuak izan dira. Aurten otsailaren 8-an ospatuko da FIRST LEGO LEAGUE robotikako txapelketa, eta lehen aldiz, multiegoitza formatuan egindo da. Hiru egoitzetako bat Donostian egongo da. Gure ikastola lehen ediziotik parte-hartzailea izanik, ikasleei irratian elkarrizketa egin diete , izandako esperientziaren inguruko azalpenak emateko.

BCBL ezagutzen

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroa Innobasque, Ikerbasque, UPV-EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa da. Zentroa Donostian dago, Miramonen. Bigarren batxilerreko Psikologiako ikasleak bertara gerturatu gara eta han beraien lanaren berri eman digute bi ikerlarik eta beraien laborategiak eta baliabideak ezagutzeko aukera ere izan dugu.

BCBL EZAGUTZEN

Bimunutuluze bideo lehiaketa

Aurten ere, urtero bezala, ikastolako TTanTTaka taldeak "Biminutuluze" lehiaketako deialdia luzatu du. Bi minututako laburmetraia prestatu eta... bidal iezaguzue. Anima zaitezte parte hartzera, sariak oso interesgarriak dira eta!

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Aurreko urteetako bideo saritu batzuk:

Lapur bat Donostian

Inbasio estralurtarra

Arte Ederren museora eta Eitb-ra bisita

Aurten ere Bilboko Arte Ederretako Museoa eta EITB-ren egoitza bisitatu ditugu gure batxilergoko 2. mailako ikasleekin. Kamera atzean gertatzen dena ezagutzea, normalean ikusten ez dena, baita pantailan ikusten ditugun aurkezle eta kazetarien atzean zenbat lanbide ezberdin dauden ikustea oso interesgarria izan da. Bilboko Arte Ederretako Museoan, hainbat arte lan ezagutu ditugu, Kirmen Uribek proposaturiko ibilbide berria jarraituz.

Orriak

Subscribe to RSS - Batxiler