Batxiler

Datorren ikasturterako kirol aukeraketa edo ukoa

KIROLETAKO IZEN EMATE EDO UKOEN EPEA IREKI DA.

Maiatzaren 17tik 29ra bitarte, LH 2. maila eta Batxilergo 1. maila bitarteko familia guztiek bete behar duzue, zuen seme-alabek 2019-20 ikasturtean kirola egingo duten edo ez. Egitekotan, zein kirol egingo duten adierazi behar duzue. Kirolaren aukeraketak HEDATUZ-ekintza osagarrien barnean eskeintzen diren gainontzeko ekintzak, garraioa eta jangela antolaketa baldintzatzen ditu. Horregatik da garrantzizkoa, datuak maiatzaren 29rako izatea.

 

 

Aukeratu zure batxilergoa - Aurrematrikulazioa Maiatzaren 14arte

Maiatzaren 14 bitartean batxilergorako aurrematrikula epea zabalik izango da. Lizeoak batxilergorako aukera ugari eskeintzen ditu. Horien berri jakin eta aurrematrikula osatzeko beharrezko dokumentuak hemen dituzue. 

Tramitazioa modu ezberdinetan egin daiteke:

Gure batxilergoa ezagutzeko jardunaldi irekia martxoaren 30ean

Dagoeneko martxan dago 2019/20 ikasturteko Batxilergoan matrikulatzeko prozedura. Berez, aurre matrikula gauzatzeko epea maiatzak 2-14 bitartean izango da.

Santo Tomas Lizeoak etapan duen  proiektuarekiko interesa azaldu baduzu edo eta gure berri  lehen aldiz izan nahi baduzu, datorren martxoaren 30ean egingo ditugun Jardunaldi Irekietara gonbidatu nahi zaitugu.

Martxoaren 30. Larunbata

Goizeko 10:00-12:00 bitartean

OIHU - Lizeoko talde feminista

Pasa den urtean sortu zen OIHU izena duen Lizeoko ikasleen talde feminista. Aurten, talde honen kide diren bigarren batxilergoko ikasle batzuk DBH lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako dinamika bat sortu dute. Lehendabizi, egunerokoan eskola eremuan sortu daitezkeen bi egoera antzeztu dituzte. Ondoren, geletan sare sozial batean oinarritutako elkarrizketa baten bideoa ikusi dute. Azkenik, taldean egoera hauen inguruko gogoetak jaso ondoren gela guztiarekin partekatu dituzte.

OIHU - LIZEOKO TALDE FEMINISTA 

Orriak

Subscribe to RSS - Batxiler