Eskola-kirola benjamin mailan (LH 3 eta LH 4)

Donostiako Eskola Kiroleko programak benjamin mailako kirolarientzat jasotzen dituen helburu eta ezaugarriak ondorengoak dira

LEHIAKETA JARDUERAK ESKOLA KIROLEKO PROGRAMAREN BARRUAN BENJAMIN MAILA 

  • 2010 eta 2011 urteetako haurrak maila honetan sartzen dira. 
  • Jarduerak kirolanitzak eta herri edo/eta eskualde mailakoak izango dira. (Donostia).
  • Kirol modalitate bakoitzean, talde kopurua nahikoa bada (gutxienezko 5 talde), hiru lehiaketa mota antolatuko dira: mutilena, neskena eta mistoa. Mistoa baldin bada, mutilen eta nesken arteko jokalari kopuruak orekatua izan beharko du, joko edo zelai pistetan. 
  • Donostiako mailan, talde kopurua nahikoa bada, lehiaketa bi multzotan antolatuko da jaiotze urtearen arabera: “3.a” benjamin mailako lehenengo urtean jaiotako eskolaumeak eta “4.a” bigarren urtean jaiotakoak. 
  • “4.” multzoan parte hartzen duten eskola-umeak ez dira bereiztuko, lehenengo edo bigarrengo urtean jaiotakoek elkarrekin jokatu ahal izango dute. 
  • Salbuespen moduan, “3.” multzoan bigarren urtean jaiotako kideak egon daitezke, gehienez 3 taldekide, betiere taldearen %25a gainditu gabe, eta pistan edo joko zelaian gehienez ere bigarren urteko bi jokalari egon daitezke batera. 
  • Kategoria honetan ez da inolako sailkapen ofizialik egingo.
  • Klubek ikasturtean benjamin mailari zuzendutako jarduerak antolatuko balituzte, jarduera hauek, nagusiki, astelehenetan izan beharko lirateke.

 

Ama, aita, eskerrik asko!

  1. Ni eta nire lagunak -Aitzol, Irati, Yassin...- animatzeagatik. 
  2. Aurkariei ere txalo egiteagatik. 
  3. Irabazi dudan galdetu ordez, zer moduz ibili naizen galdetzeagatik. 
  4. Entrenatzaile lanetan ez aritzeagatik; horretarako badaukagu Mikel. 
  5. Arbitroaren erabakiak errespetatzeagatik eta harekin ez haserretzeagatik. 
  6. Harmailetan jokabide egokia izateagatik eta une oro lasai egoteagatik. 
  7. Taldeko lagunekin euskaraz hitz egitera bultzatzeagatik. 
  8. Kirola eginez gozatzeko aukera emateagatik.