Enpresa propioa sortzeko inspirazio bila

Lehengo asteazkenean, hilaren 20an, DBH3ko proiektuko ikasleek Gureak bixitatu zuten. Bertan, Gureak enpresako historia ezagutu eta bigarren eta hirugarren sektorean lanean ari ziren langileak beren jardunetan ikusi ahal izan zituzten: kotxeetako fokoetako kableak egiten, posta eta gabonetako mezuak antolatzen... Guzti hauek beraien enpresa sortzeko eredu lagungarri izan ziren zalantzarik gabe.