Elikadura kontzientearen inguruko ikerketan parte hartzea

Duela urte pare bat Basque Culinary Center-en eskutik, haurren elikadura kontzientea aztertzen zen ikerketa batean parte hartu zuten Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek. Ikerketaren barnean egin zen esku-hartzean hiru tailerretan parte hartu zuten ikasleek. Ikerketaren argitalpenaren ostean gure ikasleek ikertzaileen eskertza jaso dute. Gainera ikerketaren helburu, ezaugarri eta ondoriak jasotzen dituen laburpena bat gure eskura jarri dute.