Eguberriko zientzia tailerrak Aranzadin

Egitasmo ezberdinetan gure kolaboratzaile den Aranzadi Zientzia elkarteak eguberri hauetarako zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak eskeiniko ditu abenduaren 24 eta 28 bitartean. Tailer hauetan parte hartuko dutenak zientzialari, biologo eta astronomo bihurtuko dira. Tailer hauen helburu nagusiak gazteak zientziara gerturatu, kontzeptu eta fenomeno zientifikoen ulermena sustatu eta jakin-mina eta interes zientifikoa bultzatzea dira.

ARANZADIKO EGUBERRIKO TAILERRAK