DBHko ikasturte hasierako irteerak

Ikasturte hasieran hainbat irteera egin dituzte DBHko ikasleek. DBHko lehen mailako ikasleak Ondarretan goiz pasa egon ziren elkar ezagutzeko jokoak burutzen, eta pasa den astean Irrisarrin egon ziren bi egunetako irteeran, tirolina, arborismo eta orientazio jokoak egiten. Bigarren mailakoek Añorgara egin zuten goiz pasa eta aste honetan zehar Zuhatzako irlara joango dira piragua, windsurf, arraun eta aberretan trebatzera. Hirugarren mailakoak bi taldetan banatu ziren batzuk Donostiatik Pasaiarako bidea egiteko eta besteek ordea Ulian zeharreko bidea Pasaitik hasi zuten. Laugarren mailakoak egun pasa Zarautzetik Getarirako bidea egiten pasa zuten, eta pasa den astean Donostiako Untzi museoan euskaldunek iparameriketako iraultzan izan zuten eraginaren inguruan jabetzeko aukera paregabea izan zuten.

DBH 1 ONDARRETAN

DBH 1EKOAK IRRISARRI

DBH 1 - IRRISARRIN KOATZEN

DBH 2 - ZUHATZAN

DBH 4 - UNTZI MUSEOAN