Bide Hezkuntzako sariak

Irune Gamboa izan da aurtengo  3.mailari dagokion  bide hezkuntzako  lehenengo saria jaso duen ikaslea. 3.mailako Martina Serranok ere saria jaso zuen eta 4.mailako Izaro Garmendiak ere bere saria jaso zuen.

Ostegun goizean Izaro, Martina, Irune eta bere gelakideak udaletxeko areto nagusira sari banaketara  gonbidatuak izan ziren. Bizikleta, kaskoak, marrazkiak eta txalo zaparrada izugarria jaso ondoren, udaletxeko balkoiean hamaiketako goxo batera gonbidatu zituzten. Zorionak hirurei!

BIDE HEZKUNTZAKO SARIAK