Berriro ere fase finalerako sailkatuak

Aurten ere jubenil neskak estatuko txapelketara sailkatzea lortu dute. Pozuelon jokatutako sailkatze fase batean Benalmadenari eta etxeko taldeari gailendu ostean azken txapelketa jokatzeko txartela lortu zuten. Horrela bada, Iban Lorentek gidatutako taldea bigarren urtez jarraian egongo da estatuko zortzi talde hoberenen artean. Zorionak!