Azoka solidarioa

LH 6.mailako ikasleek EKI proiektuak diziplinarteko amaierako fasean proposatutako AZOKA SOLIDARIOA antolatu dute. Etxetik ekarritako zein beraiek ikastolan egindako eta prestatutako produktu zein txokoak 3., 4. eta 5.mailako ikasleei erakutsi eta saldu dizkiete. Bertan lortutako dirua ikasleek aukeratutako #goMaialen elkarteari emango diote. Seigarren mailako ikasleak lan eta lan aritu dira azoka solidarioa antolatu eta aurrera eramateko. Giro paregabea sortu dute eta beste mailetako ikasleek ere asko gozatu dutela aitortu dute.

AZOKA SOLIDARIOA (bideoa)

AZOKA SOLIDARIOA

FOTOKOLA