Arte Ederren museora eta Eitb-ra bisita

Aurten ere Bilboko Arte Ederretako Museoa eta EITB-ren egoitza bisitatu ditugu gure batxilergoko 2. mailako ikasleekin. Kamera atzean gertatzen dena ezagutzea, normalean ikusten ez dena, baita pantailan ikusten ditugun aurkezle eta kazetarien atzean zenbat lanbide ezberdin dauden ikustea oso interesgarria izan da. Bilboko Arte Ederretako Museoan, hainbat arte lan ezagutu ditugu, Kirmen Uribek proposaturiko ibilbide berria jarraituz.