Amets bat Zubietan

LH5 mailako ikasleek Errealak antolatutako “Amets bat” proiektuan parte hartu dute, egun paregabea igaro dutelarik. Bertan, begiraleek Zubietako eraikina eta futbol zelaiak erakutsi dizkiete, Errealaren historia eta ibilbidearen berri eman eta baloiaz hainbat joko eta ariketak proposatu eta egin dituzte. Zereginak amaitutakoan taldearen entrenamendua ikusi eta jokalariekin hitz egiteko aukera izan dute. Ikasleek jokalarien hurbiltasuna sinadurak eskatzeko erabili dute. Ander Guevara eta Barbara Latorrek ikasleek prestaturiko galderei erantzun dizkiete eta argazki bana eman oroigarri gisa. Azken oparia Leganesen aurkako partidurako sarrerak izan dira ikasle bakoitzarentzat. Egun horretan sei ikaslek, jokalarien eskutik ateratzeko aukera izango dute partidua hasi aurretik.

AMETS BAT

BIDEOA