Amets bat - Bat, bi, hiru, lau, bostseizazpi ...

Asteazkena, urriaren 18a, Santo Tomas Lizeoko LH5 mailako ikasleek Errealeko “Amets bat” programan parte hartu zuten. Modu horretan, Errealaren futbol zelaiak eta gainontzeko eraikinak ezagutu ahal izan zituzten. Joku politak egin zituzten Errealeko begiraleekin eta lehenengo taldearen entrenamendua ikusi zuten. Zenbait jokalariren sinadura lortu zuten eta entrenamendua bukatutakoan Jon Bautista Eta Cristina Pizarro jokalariek, ikasleen galderak erantzun eta haiekin argazkia atera zuten. Eguerdian Zubieta herrian otordua eginez irteerari amaiera eman zioten. Eguraldia lagun, primerako eguna bizi izan zuten ikasle eta irakasleek.

AMETS BAT