Aldaketa klimatikoaren ikuspegi ezberdinak

DBH 1. mailako Giza Hezibideko ikasgaian gure mutil eta neskak gizakia eta naturaren arteko harremanaren gaia lantzen ari dira, oraingoan energia eta kontsumoan zentratuz.

Aldaketa klimatikoa eta bere ondorioak aztertzen dituen Before the flood dokumentala ikusi eta behin kontzeptuak argitu eta landuta, beste informazio eta ikuspegi ezberdina eta osagarria eskaini zigun Josu Jon Imaz jaunak, Repsol enpresako arduradun eta Lizeoko guraso denak.

Azalpen orokorra egin ondoren, hiru multzotan banatutako galderak erantzun zituen: arlo teknikoa / etorkizuna aurreikusten / jasangarritasuna eta erantzunkizuna.

Saioa interesgarria eta emankorra izan zen ikasleentzat. Eta ziurrenik baita gonbidatuarentzat ere. 

ENERGIA ITURRIEN ETORKIZUNA