You are here

Aiton-amonak bisitan

Egun hauetan LH5eko EKI diziplinarteko amaiera fasean taldeko proiektu bat garatu dugu. Lantzen ditugun arlo ezberdinetatik eduki zehatzak hautatu eta ikasleak aiton-amonei aurkezten aritu dira. Ikasleek atsegin handiz burutu dute jarduera eta aldi berean aiton-amonek bilobez gozatzeaz gain ikastolan bizi duten errealitatea ezagutu dute. Topaketak hunkigarriak gertatu dira, lanketa akademikoaz gain emozioak ere azaleratu baitira. Aurtengoan baliagarria izan den esperientzia datozen urtetan errepikatzea merezi duela deritzogu.

AITON-AMONEKIN