Aerotaxiaren inguruko elkarrizketa Tecnaliako Joseba Lasarekin

DBH 3.mailako ikasleek Tecnaliako Joseba Lasarekin bideo bidezko elkarrizketa bat egiteko aukera izan zuten lehengo astean, Ingelesean aurrerapen teknologikoen gaia landu dutela baliatuz. Honela, Josebari bere taldeak sortutako aerotaxiaren inguruan zenbait galdera egin zizkioten eta hizketaldi interesgarria sortu zen.