Jangelaren funtzionamendua

DBH-Batx-i dagokionez, Hauek dira EGUERDIAREN erabilera-ereduak eta, ordaindu behar direnean, urteko kostua definitu ondoren ekarpenak hileroko 10 zati berdinetan bideratzen dira:

    • J-0-BH eredua: Eguerditan ez naiz ikastolan geldituko.
    • J-1A-BH eredua (0€): Ikastolan geldituko naiz. Bazkaria nire kontura eskuratuko dut eta erabat autonomoa izango naiz ikastolako berariazko espazioan.
    • J-1B-BH eredua (€): Ikastolan geldituko naiz, etxeko bazkaria ekarriko dut eta ikastolaren zerbitzuak inplikatuko ditut kudeaketan (goizean goiz zaintza hotzean utzi, bazkalordurako birsortua jaso eta berariazko jantokia erabili…). Honetan, erabiliko diren ontziak zaindu behar dira beroaldia jasateko prest egon behar baitute.
    • J-2A-BH eredua (€): Ikastolan geldituko naiz eta Ikastolako jantokia erabiliko dut ohiko menuarekin (bi plater).
    • J-2B-BH eredua (€): Ikastolan geldituko naiz eta Ikastolako jantokia erabiliko dut menu arinaren ereduarekin (plater bakarra).

BHko ordutegian ez dago astegunen arteko oinarrizko desberdintasunik eta horren baitan, oso kasu bereziak aparte, ez da beharrezkoa ikusten eredu desberdinen arteko konbinazioak kudeatzen ibili behar izatea. Erabilerak ikasturte osorako izango dira, beraz.

HH-LHri dagokionez, esan bezala, Jangela-zerbitzuak ohikoagoak diren erabilerak mantentzen ditu. Oraingoz,  ez da beste aukerarik aurreikusiko. Ondokoak dira:

    • J-0-HH edo J-0-LH eredua: Jantokikoak ez diren ikasleek ikastola utzi behar dute etxera joateko.
    • J-1K-LH eredua (0€): Aurreko proposamen horrek badu salbuespen bat kirol-entrenamendu  egunetan. Egun hauetan kirolariek etxeko bazkaria ekar dezakete eta kirol-egiturak bere kontu hartuko ditu, entrenatu ondoren bazkaltzeko aukera bermatuz espazio aproposean.
    • J-2-HH23 (€)/J-2-HH45 edo J-2-LH (€) ereduak: Ikastolan geldituko naiz eta Jantokia erabiliko dut ohiko menuarekin (2 plater). Kirolariak jangela-kideak badira, zerbitzu honen kudeaketan jarraituko dute entrenatu ondoren bazkalduz.

Gainera, HH/LH eredu horietan bi maila nagusitan erabiltzea gerta daiteke:

(A) Ikasturte osoan erabiltzea egunero-egunero, edo

(B) Ikasturte osorako programazioan asteko egun gutxiagotan aritzea. Kasu hauetan ezinbestekoa izango da intereseko aste-egunak ongi adostea eta errespetatzea.

Kasu guztietan, ikasturte osorako udako planifikaziotik kanpo zerbitzuak beranduago erabiltzen hasi nahi dutenek, egiturazko gastu egonkorren ekarpen bezala, aparteko sarrera-kuota ordaindu behar dute. Era berean, ezustean, kurtsoaren bukaera baino lehenago uzten dutenek, irteera-ekarpena ordainduko dute.

Azken eskaintza bezala, eskaria garaiz aurkeztuz, HH/LH Jantokian (ez beste ereduetan) egun solteko erabilera egin ahal izango da, eguneko zerbitzu bezala ordainduz. Eskaera hauek egun berean egin ahal izango dira, goizeko 9ak baino lehen. Azken ordutegi hau menu arruntak diren neurrian, bereziagoak (alergikoak…) bezperan itxi behar baititugu.

Zuen beharrei erantzun egokiena emango dion aukera egin ahal izateko, kasu guztietan Zerbitzuburuarekin argi ditzakezue erabilera-motak.

Ohar nagusiak:

JANTOKI AURRERATUA. Badago, baita ere, aparte kudeatzen den beste jangela eskaintza ikasturteko hasierako ezohiko egunetarako. Honetan aritzeak aparteko izen-ematea eskatzen du uda partean.

Jantokiko zerbitzuaren abiatzea: Jantokia eskola-egun osoa duten ikasleentzat irekitzen da. Etapa guztiak irizpide beraren arabera gehitzen joaten dira ikasleak, HH2-3 urteko ikasleek sarrera egokitua dutelarik.

Jantokiari buruzko informazioa: Jangelako erabiltzaile zaretenak berariazko azalpenak jasoko dituzue baldintza nagusiekin. Besteok idazkaritzan eskuragarri izango duzue.

Jantokia ez erabiltzeko oharra: Gurasoek haurrak zuzenean jaso eta zerbitzua erabili gabe eraman behar dituzuenean, jantokira hurbildu eta begiraleari jakinarazi behar diozue, honek hutsegitearen kontrola eraman dezan.

Batxilergoko ezaugarriak direla eta:

Erabat berdinak izan gabe, HH, LH edo DBHko egutegi lektiboak eta ikastolaren ohiko egutegi ekonomikoak antzekotasun handiak dituzte. Denak 10 hilabete naturaletan [iraila-ekaina] hedatzen dira. Gainera, kasu bakoitzean, badago aurreikusia urteko zerbitzu osoa eteten duten baja aurreratuak kudeatzeko era. Horri esker, ez da nahasterik sortzen.

Batxilergoko etapan, aldiz, egutegi lektiboak diferentzia esanguratsuak ditu. Horregatik, nahasteak ekiditeko, urteko zerbitzuaren ordainketa osoa 8 hilabetetan [iraila-apirila] banatu da. Gainera, DBHn bezala, prest dago zerbitzutik baja aurreratuak kudeatzeko aurreikuspena. Oinarrizko irizpide bezala, jakinarazpenak hiruhileko batetik hurrengora egin behar dira.

Bestalde, klase-egun arruntak ezezik, Batxilergoak egutegi gehigarriak ditu amaierako ebaluazioak, errekuperazioak edota Hedatuz eta Unibertsitatera begira antolaturiko programak gauzatzeko. Epe berezi horien arabera, ikasle bakoitzak egutegi desberdinak osatzen ditu. Hau horrela izanik, jantoki zerbitzuak oinarrizko eskola arruntaren egutegiari erantzuten dio. Oro har, maiatzaren hasieratik aurrerako egutegi aldakor horiek guztiak aparte kontrata daitezke.

Sarrera – Irteerak

  1. Oinarrizko irizpidea: Jakinarazpenak hiruhileko batetik hurrengora egin behar dira.
  2. Ekarpen ekonomikoen trataera: Ikus Jangelaren koadro orokorra.