
Euskalduntasunean erroturik, garapen prozesu horretan ikasleak hurbileko ingurura zein mundu zabalera begira jartzen saiatzen gara, ikasketa aktibo, kritiko eta anitza bultzatuz, beti ere gizartean ematen diren etengabeko aldaketaz ohartuz.
Orientazio Mintegiak lan berezia betetzen du Santo Tomas Lizeoan. Tutore-Planaren bitartez edo taldeko zein banakako ekintzen bitartez ikasleari bere jardunean lagundu nahi diogu, eta aldi berean, gizarteratzeko estrategiak nahiz bizitzari osotasunean aurre egin ahal izateko baliabideak garatzen saiatzen gara.