Futboleko kopa txapelketak

Ekaineko lehenengo asteburuan futboleko maila desberdinetako finalak jokatu ziren. Bertan Santo Tomas lizeoko bi taldek parte hartu zuten eta garaile atera ziren.

Goizean, 1. Infantil mailako kopa jokatu zen Usurbilen. Gure ikastolako 2.DBH.ko mutilak Tolosaren aurka aritu ziren eta partidua bana berdindu ostean penalti jaurtiketetan 5-4 irabazi zuten.

Arratsaldean berriz nesken txanda izan zen, Zubietan. Batxiler eta goragoko neskek jokatu zuten Euskaldunaren aurka. Denboraldi bikaina egin ostean finala ere irabazi zuten (10-3) territorialeko kopa poltsikoratuz. ZORIONAK!!!