HH

Haur hezkuntzako kaldereroak

Lizeoko txikienak kaldereroz mozorrotu eta zartagi eta panderoak astintzen ibili dira. Danbor hotsak pasata, gertu dira hungariarrak eta hilabete barru inauteriak!

2 URTEKO KALDEREROAK

3 URTEKO KALDEREROAK

ETXE GORRIKO KALDEREROAK

Bagera! - Danborrada 2020

Donostiarren egun handia gertu da. Astelehenean aterako da Lizeoko Haurren danborrada, eta bertan izango dira Lehen Hezkuntzako lehen, bostgarren eta seigarren mailako hainbat ikasle. Gazteen eta helduen danborradak ere Antiguon zehar ibiliko dira.

Bitartean, Lizeoko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak astean zehar ensaiatutako abestiak jo dituzte. Ikastolako txikienek Ttanttaka euskara taldeko batxilergoko ikasleen laguntza jaso dute, eta etxe gorrira hainbat guraso gerturatu dira prestaketa lanetan laguntzera.

Páginas

Subscribe to RSS - HH