Zubirik Zubi ikuskizuna Kursaalean ekainaren 3an, Kilometroak 2018ren eskutik

Urretxu-Zumarraga Ikastolak, aurtengo Kilometroak 2018ren antolatzaileak, Zubirik Zubi ikuskizunera gonbidatu nahi zaituzte. Zubiak batuz jaiaren leloari tiraka, emanaldi paregabea antolatu du herriko artistekin eta Euskal Herri mailan sona handia duten beste batzuekin: Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Alaia Martin, Gorka Hermosa, Joseba Apaolaza…

Hitzordua ekainaren 3an izango da, 12:00etan, Donostiako Kursaaleko ganbara aretoan. Sarrerak www.kursaal.eus webgunean daude salgai, 18 euroan. 

Informazio gehiago www.kilometroak.eus webgunean. 

Animatu zaitezte!

ZUBIRIK ZUBIRI