Taberna araudia

OINARRIZKO ARAUTEGIA

Tabernaren ikuspegi orokorra

STL Zerbitzu honen egitasmo nagusia BHko jolastordutako mokadu arinak eta eguerdiko aldian behingo otordua bideratzen laguntzea da, familien aldeko oinarrizko errefortzuan sortua da, beraz. Izaera horren arabera, eskaintza mugatuak eta osasuntsuak lehenetsiko dira.

Tabernaren zerbitzu-ezaugarriak

  1. Erabiltzaile profilari dagokionez, tabernaren erabiltzaile nagusia BHko ikasle taldea izango da. Badago beste ikasle taldea LHko eskola kirol zerbitzura lotua, entrenamendu egunetan eguerdiko otorduaren inguruan. Hirugarren multzoa egin daiteke ikastolako guraso zein profesionalekin baina bigarren mailako azpitalde hauek guztiak, oro har, BHko ikasleen ereduaren menpe arituko dira edo berariaz planifika daitezkeen erabilera zehatzagoetan.
  2. Egutegiari dagokionez, izaera eskolarreko salbuespenak salbuespen, zerbitzuak ikasturteko eskola-egunen egitura jarraituko du bete-betean, ez gehiago. Aukera gehigarri gisa, eskola kirolari dagozkion konpetizio-larunbaten kudeaketa aurreikus liteke.
  3. Ordutegiari dagokionez, atentzio zuzeneko eta erreserbak egin ahal izateko denborak desberdinduko dira. Atentzio zuzeneko zerbitzu nagusia BHko jolastordu eta eguerdietan landuko da, noski. Atentzio horren errefortzuan erreserbak eta erosketak aurreratzeko edo eskuratzeko denborak aurreikusi dira. Azken hauek era mekanizatuan kudeatuko dira eta horri esker ordutegi zabalagoetan oinarrituko dira.

Tabernaren diru-eskualdaketa

Tabernaren oinarrizko operazio-tresna zerbitzu-txartela izango da. Nahiz erosketa mekanizatuetan, nahiz atentzio zuzenerako erreserba guztiak txartel horren bitartez egingo dira. Alegia, ez da eskudiruaren gurutzaketarik aurreikusten hornitzaile eta erabiltzaileen artean.

Eskarien erreserba-plana

Tabernaren zerbitzu guztia erreserba bidez kudeatuko da. Erreserba guztiak kiosko elektronikoan egingo dira eta produktuak tabernan jasoko dira adierazitako orduan. Ez da bat-bateko arretarik emango.

  • Erreserba epeak: Behin egun bakoitzeko atentzio zuzeneko epea gaindituta (jolastordukoa edo eguerdikoa), hurrengo egunerako erreserbak has daitezke. Une horretatik aurrera eginiko erreserbak hurrengo egunerako izango dira.
  • BHko jolastordu hamaiketakoak: BHko ikasleek jolastorduan hamaiketakoa jaso ahal izango dute aurretik erreserba hori eginez. Jolastordu bitartean eginiko erreserbak egun horretan bertan onartuko dira eta hortik aurrera hurrengo eguneko erreserbak hasiko dira.
  • Eguerdiko ogitartekoak: BHko eta LHko (kirolak) eguerdiko eskatu orduan jasoko dute ogitartekoa. Beranduenez etapa bakoitzaren jolastorduaren bukaeran erreserbatu ahal izango dira.
  • LHko kirolariak. Kasu honetan, ikasleek ez dituzte ogitartekoak tabernan jasoko. Baizik eta zuzen-zuzenean eramango zaizkie bazkaltzeko eskainiko zaien jantokira.

Taberna-txartelaren erabilera

  • Taberna-txartela STLko Harrera/Idazkaritzan eskuratu ahal izango da eta derrigorrez pertsonala izango da. Hau da, erabiltzaile bakoitza identifikatu egingo da.
  • Txartelak bi mailakoak izango dira: Ikasleenak edo helduenak. Desberdintasuna eskuratu ahal izango diren produktuetan aurkituko da (hasiera batean, batez ere kafe kontsumoan…).
  • Helduek zein BHko ikasleek zuzen-zuzenean eskuratu ahal izango dute txartela. Aldiz, LH ikasleen txartelak gurasoen bitartez kudeatuko dira.
  • Lehen txartela eskuratzeak 3€ balioko du. Txartelaren etengabeko kargak ez du errekargurik izango eta, edozergatik dela ere, berritzeak 5€ balioko du.
  • Zerbitzu-txartela eskudiruz zein banku-txartelaz bete ahal izango da taberna ondoko kioskoan. Jabearen ardura izango da txartelaren funtsen etengabeko mantenua. Ez da zerbitzurik onartuko eskudirutan.
  • Txartela eskuratzeak erabilerari dagokion arautegia onartzen dela suposatzen du eta bereziki onartzen da kontsumoa berrikusteko ikastolaren eskubidea, hala dagokiola erabakitzen badu. Fede txarreko erabilerek txartelaren desaktibazioa eragin dezakete eta, ondorioz, zerbitzuan parte hartzeko eskubidearen galera.