Txikien etxeko murala bukatu du Elkartasun ekintzetako taldeak

Hedatuz-en barnean dagoen Elkartasun ekintzen taldeak proiektu ederra eraman du aurrera. Honen berri gehiago jakiteko hemen duzue taldeak bidalitako gutuna:

Gu elkartasun ekintzako ikasleak gara eta gure helburua errealitatea hobetzen dituzten proiektuak burutzea da. Hori lortzeko astero elkartzen gara eta aurten txikien jolastokia oso triste zegoela konturatu ginen, hori dela eta, mural bat margotzea erabaki genuen.

Murala egiteko, hainbat urrats jarraitu behar izan genituen: kokapena zehaztu, behar den materiala lortu (margoak, pintzelak…), muralaren bozetoa diseinatu eta baimena eskatu. Bozetotik paretan margotzeko plantilak egin genituen, askoz errazagoa izateko.

Azkenik, urtarrilean zehar murala marraztu eta margotu egin genuen. Oso esperientzia atsegina izan da eta umeen jolastokiari ukitu polita eta dibertigarria eman diogu mural horrekin.

Eta orain hurrengo proiektuaren bila!!

Irrikitan gaude beraien hurrengo proiektua ezagutzeko! Bitartean gerturatu txikien etxera emaitza ikusteko.

ETXE TXIKIKO MURALA - ELKARTASUN EKINTZAK