Top@-dipc 2017 hitzaldietan

Urriaren 30ean, Donostiako Eureka! Zientzien Museoan Top@-dipc 2017 topaketa ospatu zen. Donostia International Physics Center-ek bultzatua eta UPV/EHUren laguntzarekin antolatutako topaketa hauen helburua Euskadin bokazio zientifiko eta teknologikoa piztea da. Ikastetxe ezberdinetako 310 ikasle inguratu ziren bertara eta Santo Tomas Lizeotik 2. batxilergoko Leire Izeta, Miren Agirregomezkorta, Alba Fernández eta Mireia Andueza izan ziren hiru hitzaldiak entzuteko aukera izan zutenak. Hizlariak zientzien mundua oso ondo ezagutzen duten Albert Fert, Angela Nieto eta Pilar Hernández izan ziren.