Funtzionamendua

Eredu berriaren elementu deigarriena aurrez diruz kargatuko den zerbitzu-txartela izango da. Hain zuzen ere, erreserba eta erosketa guztiak txartelaren bidez kiosko elektroniko batean gauzatu beharko dira (Garraiorako Mugi txartelaren eredua…).

Irailaren 28tik aurrera erabilera guztiak txartelaz egingo dira. Beraz, zerbitzu horren interesa dutenek txartela eskuratzen hasi behar dute.

Txartela eskuratzeko BHko ikasleek mezua bidali beharko dute tabernatxartela@stomas.eu helbidera, dagokien ikastolaren e-postaren bitartez (stomas.eu). Horri esker, erabiltzailearen datu fidagarriak bilduko ditugu. Txartelaren bila mezua bidali eta bi egun pasa ondoren pasa ahalko dira. Txartela eskuratzek 3€ balio du eta errezibo batean kargatu da. Ondorengo errekuperatzeak 5€tan izango dira.

 

LH-ko gurasoentzat oharra

Ikastolaren taberna, betidanik, BHko ikasleei zuzendutako zerbitzua izan da. Hala ere, eman dezakeen laguntza dela eta, salbuespena egin ohi da eguerdiz kirola egiten duten LHko ikasleekin, hauen aldian behingo otordua konpontzeko.

Aurten tabernaren funtzionamendu aldaketa egingo da. Erabiltzaileek ez dute eskudirurik trukatuko, nominala den prekarga txartel batez arituko baitira. Hortaz, LHko kirolariek zerbitzu honen erabileran aritu nahi badute ogitartekoen erreserba egiteko,  txartel hori eskuratu beharko dute. LHkoen kasuan, kontrol gisa, gurasoen bitartez eskuratu beharko dute. Alegia, gurasoek egin beharko dute eskaria ikastolaren Harreran eta egun gutxitan eskuratuko dute.

Azkenik, badago beste maila bateko txartela ikastolako profesional eta helduentzat pentsatua (produktu konkretuen mugak zaintzeko). Gurasoren batek horren interesa balu, berriz ere, Harrera berean eska dezake.