Startinnova - gazte ekintzaileak

Startinnova, gazteengan jarrera ekintzaileak sustatzea helburu duen egitasmoa da. Horretarako ikasleek enpresa edota gizarte ekimenak sortu behar dituzte eta egitasmo horiek bizi kalitatea, enplegua eta gizarte ongizatea bultzatzeko helburua izan dute. Gure ikasleek 16-18 urte bitarteko kategorian parte hartu dute Gipuzkoako finalerako sailkatu zirelarik. Laugarren postuan sailkatu ziren, baina esperientzia ahaztezina irabazi zuten.