Osasun azterketa

Ikastolak kirolari guztiek osasun-azterketa egin dezaten gomendatu ohi duenez, araketa hori bideratzen saiatu izan da. Hala ere, oinarrizko gomendioa mantendu nahi badugu ere, beste ikuspegiren bat emateko beharrean aurkitzen gara. Adituekin hitz eginez, azken epean bi eragozpen adostera iritsi gara. Batetik, ikastolan prestatu behar den behin-behineko egiturak ez du ziurtatzen froga mediku garapen egokiena. Bestetik, ez litzateke beharrezkoa froga prebentibo horiek urtero errepikatzen jardutea.

Hainbat kirol-osasun zerbitzurekin hitz egiten ari gara eta laster gomendagarriak izan daitezkeen aukerak zabalduko ditugu. Borondatezko froga horiek, besteak beste, horiekin adostu ahal izango dira, zuzenean bere egoitzan aplikatuak izan daitezen. Honekin lehenengo arazoa konponduko genuke. Frogak ikastolan egin litezkeenak baina hobeak izango dira eta ziurrenik garestiagoak ere bai. Baina maiztasuna aldatzeko gomendioa jarraituz gero, azken gastua bera ere txikiagoa bilakatuko da. Ondorioz, oinarrizko irizpide gisa, ondoko hauxe izan liteke araketen aurreikuspen egokia: Lehenengo araketa kirolari izaten hasi aurretik egitea komeniko litzateke (gure egituran LH4n hasi aurretik). Beste bat, kadete kategoria iritsi aurretik (maila honetan hasteko derrigorrezkoa baita hainbat diziplinatan). Eta hurrengo bat jubenil mailan segitzen denean, kirol intentsitatea eta gorputz garapena areagotzen ari denaren arabera.

Azken finean, aurreikuspen ohitura bat da sustatu nahi duguna. Kirolerako egokitasuna ezagutzea da landu behar duguna. Koordinatzaileek horren jarraipena egingo dute. Eta, eragozpenik aurkitu bada, horren berri zuzena da behar duguna.