Orientazio Mintegia

Orientazio Mintegiak lan berezia betetzen du Santo Tomas Lizeoan. Tutore-Planaren bitartez edo taldeko zein banakako ekintzen bitartez ikasleari bere jardunean lagundu nahi diogu, eta aldi berean, gizarteratzeko estrategiak nahiz bizitzari osotasunean aurre egin ahal izateko baliabideak garatzen saiatzen gara.

Adinaren araberako lan espezifikoa egiten dugu.

Haur Hezkuntzako etapan, adibidez, behaketa lanak garrantzia handia izaten du. Maila prebentiboan beharrik antzemanez gero, ikaslearen premiei erantzun ahal izateko esku-hartzea abian jarriko dugu. Horretarako etapa honetan bi espezialisten lana dugu, sikomotrizista eta logopedarena.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan berriz, hizkuntzari, bereziki irakurketa-idazketari hots, eskainiko diogu arreta. Hala, ikaskuntza kooperatiboa, bizikidetza aintzat hartuko duen berdinen arteko harremana zein oinarrizko konpetentziak oinarri dituen irakaskuntzaren jarraipena egingo dugu. Halaber, aurretiaz antzemaniko kasu konkretuei helduko die eta berriak liratekeen kasu posibleak antzeman ahal izateko estrategiak ere esku artean izango ditu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan azkenik, aurreko etapetan bezala, ikasleen beharrei erantzuna emanez jarraituko du mintegiak. Adinotako ikasleen beharren partikulartasuna aintzat harturik, honakoan, beharraren balorazioa, deskribapena eta esku-hartzearen diseinua burutuko da kanpo espezialistekin batera.

Era berean, orientazio akademiko profesionalaren kudeaketa koordinatzailea eta Mintegiaren artean bideratuko da, geroko ikasketa aukeren –unibertsitate edo lanbide hezkuntza mailakoak- informazioa helaraziz, ikasleen zalantzak argituz nahiz erabakia hartzeko prozesu horretan lagunduz.