Olentzero

Gure ikasleen poza eta euskal ohituretan integratzea zaindu nahirik, urtero-urtero Santo Tomas Lizeoko Olentzeroa antolatzen dugu. Irakasle eta ikasleek ez ezik, gurasoek ere parte har dezatela oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Familia eta eskola, biak, festa berean elkartu nahi ditugu.

Honela, gabon-egunez haur kantariak, Olentzero, trikitilari, guraso eta irakasleak lagun gaituztela, ikastolako jangelako aterpean goizeko 10:00etan elkartzen gara, kantu saio txiki bat egin eta ondoko ibilbidea osatzeko: Lizeotik abiatuz, Marugame plazara (Beriora) hurbiltzen gara eta bertako zaharren egoitzan dauden aitona-amonei bisitatxo bat egiten diegu, handik unibertsitatera eta, azkenik, Antigua Berriko plazan amaitzeko ohitura dugu. Zenbait tokitan ohiko gabon-kantak abesten ditugu, bai eta inguru guztia alaitzen eta girotzen ere. Ekintza hau Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle, guraso eta irakasleei zuzenduta dago. Jasotako dirua urtero antolatzen dugun solidaritate ekintzaren batean laguntzeko izaten da.