Mikel, Mikel, Mikel gurea

Aurten ere LH 4ko ikasleak San Migel eguna ospatu dute. Gelan aspaldiko kondaira entzun eta herensugez mozorrotu dira txiki eta handiak ikaratzeko asmoz. Aralar menditik gosetuta etorri dira piztiak, Lizeoan zer jan bazutela pentsatuz. Zorionak Mikel guztiei!

Mikel, Mikel, Mikel gurea
Zaindu, zaindu Euskal Herria!