Madril, Toledo eta Segovia

Batxilergoko lehen mailako ikasleak Madril, Toledo eta Segovian izan dira aurreko bi asteetan zehar. Chuecako aterpetxea base harturik hiru hiri interesagarri hauek bisitatzeko aukera izan dute. Madrilen Prado Museoko margolan ikusgarriak mirestu eta hiriak ematen dituen beste aukera kultural eta komertzialez disfrutatu ahal izan zuten. Toledon hiru erlijioek izandako bizikidetzaren testigu diren eraikuntza eta auzoek eskeintzen dituzten kontakizunak bizitzeko aukera, eta azkenik, etxerako bueltan, munduan dagoen akuedukto erromatar garrantzitsu eta ikusgarrienaren ondoan paseatu zuten.

MADRIL, TOLEDO ETA SEGOVIA