You are here

LH4 JARDUEREN PROGRAMAREN LABURPENA

PROPOSAMENA:

Ikasturtean 7 kirol ezagutzeko aukera izango dute. Hauetatik 3 banakakoak (Atletismoa, igeriketa eta pilota) eta beste 3 taldekakoak (Areto futbola, hockeya eta saskibaloia)

Kirol alternatiboak lantzeko aukera izango dute ere (Beisbola, boleibola, eskubaloia, softbol e.a.)

 

ANTOLAKETA:

Astean 3 saio izango dituzte. Bi entrenamendu eguerdiz eta hirugarrena jolas izaera duen barne lehiaketa-txapelketa larunbata goizez.

A eta B geletako ikasleak astelehena, asteazkena eta larunbata izango dituzte kirol saio egunak.

C eta D gelakoak aldiz; asteartea, asteazkena eta larunbata.

Ikasle kirolariak, beraien eskola gelak ordezkatuko dituzte talde mixtoetan guk banatutako kolore ezberdinetako ekipamenduarekin.

Ondorengo orrietan dituzue kurtsoko entrenamendu eta txapelketa egutegiak.

 

OHARRAK:

Jardueran izena emateak urte osoan zehar astero ospatzen diren 2 entrenamendu eta partidoetan parte hartzeko konpromezua suposatzen du.

Saioetan parte hartzeko kirol jazki egokia erabiltzea eskatzen zaie. Parte hartzeko derrigorrezkoa duten txandala eta galtza motzak banatuko zaizkie.

Kirol elkarteetako kirol eskolen jarduerak osagarriak direnez, bertan dabiltzan ikasleek ikastolako kirol jardueran aritu behar dute.

Kasu guztietan, web orriko formularioa bete beharko da datorren maiatzaren 26erako.