LH 5 eta LH6 JARDUEREN PROGRAMAREN LABURPENA

PROPOSAMENA

  • 5. mailan atletismoa eta igeriketa hartuko ditugu oinarrizko kiroltzat eta kirol jardueran izena emandako ikasle guztiek landuko dituzte. Saio hauek kurtso osoan bi asteetan behin izango dira. Taldekako beste 2 kirol ezberdin lantzeko aukera ere izango dute. 1go. Kirola lehen kurtso erdian eta 2. Kirola otsailetik aurrera. Aukeratutako kiroleko entrenamendu eta partidoak astero izango dira.
  • 6. mailan aukeratutako bi kirol landuko dituzte astean bi entrenamendu saioetan eta partidoetan. 1go. Kirola lehen kurtso erdian eta 2. Kirola otsailetik aurrera.

ANTOLAKETA
Astean 3 saio izango dituzte. Bi entrenamendu eguerdiz eta hirugarrena ikastetxeen arteko jolas izaera duen lehiaketa-txapelketa larunbata goizez.

OHARRAK

  • Jardueran izena emateak urte osoan zehar astero ospatzen diren 2 entrenamendu eta partidoetan parte hartzeko konpromezua suposatzen du.
  • Saioetan parte hartzeko kirol jazki egokia erabiltzea eskatzen zaie. Parte hartzeko derrigorrezkoa dute txandala eta galtza motzak erabiltzea.
  • Kirol elkarteetako kirol eskolen jarduerak osagarriak direnez, bertan dabiltzan ikasleek ikastolako kirol jardueran aritu behar dute.