BH kirol jardueren aukeraketa

PROPOSAMENA

  • DBH bitartean aukeratutako kirol bakar bat lantzeko aukera izango dute.
  • DBH 1 eta 2 mailan entrenamenduak beraien eskolak amaitu eta jarraian ospatuko ditugu. Behinbetiko egun, toki eta orduak Kirol Udal Patronatuaren ebazpenaren arabera izango dira eta oraindik ez da sortu. Udalaren erantzuna jaso bezain laster zabalduko ditugu.
  • DBH 3 eta 4 mailetan aldiz entrenamenduak arratsalde erdian ospatuko dituzte.
  • Batxilerrean iluntzean izango dituzte beraien entrenamenduak. Hauetan ez dugu aldaketa esanguratsurik espero. Taldeak osatzen direnean ziurtatu ahal izango dugu.

ANTOLAKETA
Astean 3 saio izango dituzte. Bi entrenamendu arratsaldez eta hirugarrena ikastetxe edo kluben arteko lehiaketa-txapelketa aste buruan.

OHARRAK

  • Egindako aukerak jaso eta taldeak osatu eta Udaleko ebazpena jaso ondoren, datorren ikasturteko behinbetiko entrenamendu egunak argitaratuko ditugu.
  • Taldeak osatzerakoan aurreko urteetan ikastolako kirol modalitate berdineko taldeetan aritutako ikasleek lehentasuna izango dute.
  • Jardueran izena emateak urte osoan zehar astero ospatzen diren 2 entrenamendu eta partidoetan parte hartzeko konpromezua suposatzen du.
  • DBH 3. Mailako ikasleek aurredenboraldirako NAN izan beharko dute eta kirol azterketa medikua aurkeztu beharko dute.
  • Batxiler lehen mailako ikasleek berriz ere azterketa medikua aurkeztu beharko dute aurredenboraldi hasierarako.
  • Saioetan parte hartzeko kirol jazki egokia erabiltzea eskatzen zaie. Parte hartzeko derrigorrezkoa dute txandala eta galtza motzak erabiltzea.