Jangelaren aurkezpena

Jangela ikastolaren egituran integratua dagoen zerbitzu garrantzitsua da, izan ere 1000 ikasletik gora egiten baitute honen erabilera. Egun, ikastolak sukalde berri-berria du. Bere kudeatzaileak, AuzoLagun enpresak, bazkariak bertan prestatzen dizkigu, honako irizpideei jarraiki: Elikadura orekatua, garbitasuna, dieta bereziei begirunea, begiraleak eta gurasoei informazioa eskaintzea.

Elikadura orekatua
Oinarrizko jakiek (barazki, lekale, arrain,...) garrantzi handia dute gure menuetan. Bigarren platerek goarnizio eta saltsa desberdinak izaten dituzte, ez beti patata frijitu edota tomate-saltsa. Eta postreetan fruta eta esnekiak txandakatzen dira. Azkenik, bazkari desberdinak prestatzen dira. Izan ere, hiru hilabetetan ez da menurik errepikatzen.

Garbitasuna
Berebiziko garrantzia ematen diogu atal honi; jakien egoera ona, jangela eta tresnen garbitasuna bereziki zaintzen ditugu. Era berean, begiraleek batez ere haur txikien txukuntasuna zaintzen dute.

Dieta bereziak
Elikagai batzuekiko (glutena, laktosa,...) intolerantzia duten ikasleei menua egokitzen zaie, baita, osasun arazoak direla eta (gizentasuna, diabetea,...), dieta bereziak behar dituztenei ere.

Begiraleak
Jangelako zerbitzua zaintzeko eta txikiei laguntzeko zenbait begirale izaten dira jangelan. Bestalde, ikasleak eguerdietan zaintzen dituzte, baita jangelan ez daudenean ere.

Gurasoak informatu
Hiru hilabetetako menuen zerrenda bidaltzen zaie gurasoei.