Jangelako informazio osagarria

BAZKALTZEKO TXANDAK

  • HH 2 urtekoak: 12:00etan
  • HH 3 urtekoak: 12:15ean 
  • DBH 1etik DBH 4ra: 12:30ean
  • Batx.1 eta 2: 13:00ean
  • HH 4 eta 5 urtekoak: 13:10ean edo 13:30ean (eguerdiko ekintzen arabera)
  • LH 1etik LH 6ra: 13:10ean, 13:30ean edo 14:00etan (eguerdiko ekintzen arabera)

 

AFARIAK OSATZEKO GOMENDIOAK

Haur Hezkuntza (2-5 urte)
Afariaren menutik bigarren platera oso-osorik kendu behar da. Nahiko da lehen platera eta postrea hartzea. Adin-tarte honetarako aholkatzen diren eguneroko razioak:

  • Hiru esneki
  • Platerkada bat barazki patatekin
  • Lekaduna: astean bitan
  • Arroza: astean behin-bitan
  • Pasta: astean behin-bitan
  • Lekadunekin, arrozik edo pastarik jaten ez den gainerako egunetan barazkia patatekin hartuko da;hau da, egunean bitan
  • Fruta ale bat
  • Gosarirako zerealak: razio bat
  • Ogia: egunean lau xerra

Lehen Hezkuntza (6-12 urte)
Afariko menutik lehen platera jan behar da, bigarrenaren razio erdia, barazki hornigai eta postrea. Adin-tarte honetarako aholkatzen diren eguneroko razioak:

  • Hiru esneki
  • Platerkada bat barazki patatekin
  • Lekaduna: astean bitan
  • Arroza: astean behin-bitan
  • Pasta: astean behin-bitan
  • Lekadunekin, arrozik edo pastarik jaten ez den gainerako egunetan barazkia patatekin hartuko da; hau da, egunean bitan
  • Errazio bat haragi, arraina edota arrautza barazkitan eta errazio erdia afaritan
  • Fruta ale bat edo bi
  • Gosarirako zerealak: razio bat
  • Ogia: egunean zazpi xerra

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa (12-18 urte)
Afariko menuan esaten den bezala, afari osoa jan behar da. Adin-tarte honetarako aholkatzen diren eguneroko razioak:

  • Hiru esneki
  • Platerkada bat barazki patatekin
  • Lekaduna: astean bitan
  • Arroza: astean behin-bitan
  • Pasta: astean behin-bitan
  • Lekadunekin, arrozik edo pastarik jaten ez den gainerako egunetan barazkia patatekin hartuko da, hau da, egunean bitan
  • Bi razio haragi, arraina edota arrautza barazki-hornigaiarekin
  • Fruta ale bat edo bi
  • Gosarirako zerealak: razio bat
  • Ogia: egunean bederatzi xerra

Abiapuntu moduan, prestatzen diren platerak ahalik eta errazenak izan behar dute; hau da, erregosiak, saltsak edo prestatzeko zailak diren platerak baztertu egingo dira. Gomendatzen diren sukaldeko teknologiak plantxa, labea, egosketa eta baporea dira. Frijitzea eta arrauztatzea baztertu egingo dira.

 

JAKIEN PRESTAKETARAKO GOMENDIOAK

Barazkiak
Beti eransten da patata egosia. Barazkia entsaladan, egosirik edo purean eman liteke. Prestatzen den barazki-mota aldatzea aholkatzen da, barazki ezberdinak erabiliz elikagai-mota ezberdinak hartzen direlako. Ez da komenigarria haragi edo koipea duten osagaiak eranstea.

Arroz, pasta eta lekadunak
Prestatzeko garaian ez zaie haragia edo arraina gehitu behar, bai ordea osagai begetalak.

Haragia
Haragi-razioak ez dira handiak izango. Hobe da gihar-haragia, haragi gorria eta zuria (oilaskoa, indioilarra) aldatzea. Batez ere haragi zuria aukeratuko da. Prestatu aurretik begibistan dagoen koipea kendu behar zaio. Erre, egosi edo plantxan egingo da, ez ordea frijitu edo arrautzeztatuak.

Arraina
Razioak ez dira handiak izango. Arrain zuria eta urdina aldatzea gomendatzen da. Erre, egosi edo plantxan egingo da, ez ordea frijitu edo arrautzeztatuak.

Arrautza
Hobe da arrautz gogortua tortilla edo frijitua baino. Arrautz bakarra prestatuko da eta begetalen bat gehitu behar zaio.

Fruta
Zuritu gabe jatea gomendatzen da, bertan baitago frutaren zuntz guztia. Ahal den neurrian fruta ezberdinak txandakatuko dira.

Esnea eta esnekiak
Osorik kontsumitu behar dira, ikasleak hazkuntza-prozesuan baitaude.

Ogia
Zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsagoa denez, integrala jatea komeni da.

Olioa
Olibakoa erabiltzea aholkatzen da. Era berean, entsalada nahasterakoan ez da olio kopuru handia bota behar.