Historiaurreko ezagutza partekatzen

Lehen hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako gazteenak Historiaurrearen inguruan jaso dituzten ezagutzak partekatzeko elkartu dira. Txikienek Paleolito garaiko bizimodua ezinhobe agertzen duen antzerkia egin dute. Helduenak historiaurreko bizimoduaren atal bakoitzean aditu bihurtu dira ebaluazioan zeha. Modu horretan txikienek elikagai, etxebizitza, tresna, antolaketa eta arteak Neolito eta Metal Aroan zehar izandako aurrerepenen berri izateko aukera ere izan dute. Ezagutzak trukatzeaz gain momentu eta harreman oso politak partekatzeko aukera ere izan dute.

HISTORIAURREAREN KIDETZEA