Historia irakasleak gure geletan bisitari

Apirileko egun hauetan zehar Euroclio, Europako historia irakasle elkartearen kongresua ospatu da Donostian. Berrogeibat irakaslez osatutako talde bat Lizeoan bisitan izan genuen, eta gure ikasleek ikastolaren historia eta historia ikasgaia etapa ezberdinetan nola lantzen dugun esplikatu zieten. Irakasle batzuk Lehen Hezkuntzako geletan egon ziren, ikasleek ingelesezko abesti batean oinarrituta berri bat nola sortzen zuten ikusten egon ziren. Beste talde bat DBH 3. mailako gela batean Europar Parlamentu Gaztearen debate bat aurrera nola burutze zuten ikusten egon ziren. Azken taldea DBHko laugarren mailako gela pare batera sartu zen, ikasleek Gerra Hotzaren inguruko hipotesiak nola eraikitzen zituzten ikusi eta laguntzen izan zen. Bisita amaitzeko kanpotik etorritako eta ikastolako irakasleak elkartu ziren, batak besteen berri eman eta galderak egiteko.

EUROPA OSOKO IRAKASLEAK BISITARI