Haur zaintzaren funtzionamendua

Eskola-orduz kanpo (eguerdiz edo arratsaldez) Ikastolan gelditu ahal izateko bertako zerbitzuren batean parte hartu behar da. Ikasleek ezin dute ikastolan bere kontura gelditu ekintza edo zaintza antolatu batean parte hartu gabe. 

Ikastolak zaintza estraeskolarraren zerbitzua du HH eta LHko  ikasle gaztetxoentzat. Horren baitan gurasoek lehenagotik edo beranduago arte eutsi ahal izango dituzte seme-alabak ikastolan. Gainera, helduagoen aparteko zaintzaren politika sortu da eguerdian aukera berriak irekiz. Adibidez, eguerdiko lehen parte batean ikastolan egon eta ondoren ikastolatik kanpoko ekintzetara joan ahal izateko, etxera bazkaltzera joaten ibili beharrik gabe.

 

OHAR NAGUSIAK:

Informazio gehiago: Zerbitzuari buruz gehiago jakin nahi duen edonork idazkaritzan eska dezake informazioa.

Zerbitzuak ez erabiltzeko oharra: Gurasoek haurrak zuzenean jaso eta zerbitzua erabili gabe eraman behar dituzuenean, gelara hurbildu eta arduradunari jakinarazi behar diozue, honek hutsegitearen kontrola eraman dezan.

Ikastolaren arautegiak: Alferrikako liskarrak ekidin ditzagun, eskertzekoa izango da denon artean garbi izatea kasu hauetan guztietan ikasleak ikastolaren ardurapean daudela eta zerbitzuaren eskaintza eta mantenua ikastolaren ohiko arautegien baldintzen baitan egongo dela.