Haur Zaintza

Familien errealitate anitzari aurre egiteko Lizeoak haur zaintza zerbitzua ere eskaintzen du 2 urtetik 12 urterainoko ikasleentzat. Zerbitzua goizez  ‑7:45tik 8:45ra- eta arratsaldez ‑16:45tik 17:45ra‑ eskaintzen dugu.

Goiz nahiz arratsaldeko zaintza hauetan ludotekaren eredua bideratzen da, jolasa eta denbora-pasa aukerak antolatzen dira jarduera zuzendu eta planifikatuen bidez. 

Oinarrizko taldeak 10 edo 15 ikaslerekin finkatzen dira, adinaren arabera. Era berean, gehienez 15 edo 20 haur arituko dira begirale bakoitzeko. 

Zerbitzuaren egonkortasun eta kontratazioen garantia ziurtatu ahal izateko, eskari osoa eta gutxienez hiruhilekoa izango da. Urteko plangintza ez erabiltzeak sortzen duen egonkortasun falta bermatzeko, ikasturtean zeharreko eskari solteek sarrera kuota gehigarria izango dute.