Gure Lehen Hezkuntza

Umearen indibidualizazio eta sozializazioan oinarritua dago gure irakaskuntza. Euskal kultura eta euskarari garrantzi berezia emanez, umearen izate globalizatzailea kontuan izaten dugu.

Testuinguru eskolar, sozial eta familiarrean parte hartzaile izateko oinarrizko konpetentziak bereganatuko dituzte. Hazkunde-fase honetan  ikaslea ez da gehiago jarraitzaile hutsa izango, etapa amaieran autonomía garatu eta ikasgelaren aurrean proposamenak sortzeko gai izango da, beti ere ikasle bakoitza dagokion neurrian.

Etaparen amaierarako, ikasleari irakurketa teknika egokia eta espontaneoa menderatzen irakatsiko diogu, eta komunikatzeko edo adierazteko gaitasuna garatzen ere lagunduko diogu, ahoz, idatziz, irudien bitartez...

Eta garapen hori, gainera, ez du bakarka egingo. Lehen Hezkuntzako etapa honetan garrantzi handia hartzen du elkarrekin lanegiteak, elkarren artean proiektuak garatzea. Ikasketa kooperatiboak, beraz, protagonismo handia izaten du.

Derrigorrezkoa den etapa honetan TXANELA proiektua lantzen dugu. Proiektu honek haurra bere osotasunean hartzen du, Euskal Herri osorako egina dago, curriculum deskribapen bateratua du. Era berean zehar lerroak lantzen ditu eta irizpide bezala globalizazioa, ikuspegi eraikitzailea, ikaslearen kudeaketarako taldekatzea eta elkarrekintza landu eta gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenarekin datorkigun proiektua da. Guzti hau IK/KI  (Ikasi kooperatzen / Kooperatzen Ikasi) proiektuarekin batera landuz.  

Antolaketa

Hiru ziklotan banatzen den sei urtetako etapa da: LH1-2 lehenengo zikloa, LH3-4 bigarren zikloa eta LH5-6 hirugarren zikloa. Maila bakoitzean lau gela daudelarik. Ikasturtea hiru ebaluaziotan banatzen da, hiruhileko bakoitzean etxean informe bana jasoz. Etapako oinarrizko helburuak gainditzea beharrezkoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasi ahal izateko.

Ordutegia

LH1-6
Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 12:30, [eguerdia], Harrera: 14:40, Irteera: 16:30. 

Aniztasunaren trataera

Tutoreek orientazio taldearekin koordinatuz ikasle bakoitzaren premiei erantzuten saiatuko  gara. Lehen zikloa logopedia zerbitzua mantentzen dugu irakurketa/idazketa lanketan detektatutako zailtasunak bideratzen saiatuz, beti ere tutore, orientatzaile eta familiekin elkar lanean.

Eleaniztasuna

Euskara gai guztietarako oinarrizko hizkuntza da. Euskara eta euskal kultura lantzen ditugu. 2.ziklotik aurrera gaztelania lantzen hasten dira.

Kirolak

Lehen Hezkuntzako bigarren mailan gure ikasleek Donostiako Kirol patronatuak antolatutako igeriketa ikastaro batean parte hartuko dute. Laugarren mailan multikirolarekin hasten dira. Azken zikloan bostgarren mailan beraiek aukeratutako bi kirolez gain  igeriketa eta atletismoa burutuko dute, azkenik LH6 mailan ikasleak aukeratutako bi kirol, eguerdiz astean bitan. Hiru mailetan eguerdiz astean bitan aritzen direlarik.

Zerbitzuak

GOIZEKO ZAINTZA: Ikastolako ordutegi arruntetik lehenago 2-7 urteko haurrak hartzeko aukera eskaintzen da: 07:45–08:45.
JANGELA: Ikasturte osorako nahiz egun solteetan erabiltzeko aukera dago. Sukalde propioa dugu.
GARRAIOA: 12 autobusekin Donostia osora iristen gara, baita Lasarte eta Hernanira ere.

Eskolaz kanpoko ekintza osagarriak

Gehienak eguerdian egiten dira. musika, inglesa, ludoteka, marrazkintza,... 

Ekintza osagarriak

Gure ordu lektiboetan ekintza osagarri desberdinak egiten ditugu: bi egunetako irteera, eguneko irteerak (bai gaiarekin lotutakoak: sagardotegia, Urgull,…,bai ludikoak :Errealarekin Amets bat. Kultura arloko ekintzak: antzerkia, zinema. Etapa arteko kidetzeak: zibermanager (DBH3-LH5), Arteko irteera (Batx2-LH5), Giza eskubideen lanketa (Batx LH- LH5), Inauteri prestaketarako laguntza (DBH Ttanttaka taldekoak-LH1-2), elkarte desberdinekin programak: Emaus, Gureak,...