Gure Haur Hezkuntza

Etxeko txikiak munduaren ikuspegia eraikitzen ari diren etapa honetan, umeen alderdi eta jarrera sozial, emozional, afektibo eta fisikoen orekari berebiziko garrantzia ematen diogu Lizeoan.

Umeak goxotasunez hezteaz gain, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiteko, irakasle eta espezialista taldearen esperientzia, baliabide eta testuinguru anitzak eskaintzen dizkiegu Lizeoko ikasle eta familiei.

Txikiak, ziurtasun ingurune batean hezi eta garatzeko kalitatezko espazio eta baliabide paregabeak eskaintzen ditu Lizeoak. Etapa honek eskatzen duen gertutasuna emanez irakaslearen eguneroko behaketa ezinbestekoa da, gainera orientatzaile, psikomotrizista eta logopedaren aldizkako saioen bitartez egiten zaien gertuko jarraipena. Arazoak dituzten umeekin esku hartze goiztiarrak, umearen garapen globalean izan ditzaken ondorioak saihetsi eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko egoera egokian kokatzea ezinbestekoa da.

Gaur egungo familien errealitate anitzei aurre egiteko malgutasuna eskaintzea ezinbestekoa da. Honela gure ikasle gazteenek ikastolara sartzeko eta irtetzeko ordutegi zabala dute, zaintza, garraio eta jangela zerbitzuetan ere aukera zabala dago.

Etapa honetan, umearen garapenean dimentsio guztiak kontutan hartzen dituen proiektoa lantzen da URTXINTXA izena duena.

Antolaketa

Bi zikloetan banatzen da: Lehena 0-3 urte bitartekoa Bigarrena 3-6 urte bitartekoa Bi urtetako umeak 6 geletan banatuta daude. Hiru urtetara pasatzen direnean lau geletan biltzen ditugu. 3-4-5 urtekoak lau geletan banatuta daude, lau linea osatuz.

Ordutegiak

HH2
A aukera | Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 12:20-12:40
B aukera | Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 15:00
C aukera | Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 16:15-16:40

HH3
Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 12:25-12:40, [eguerdia], Harrera: 14:25-14:40, Irteera: 16:25-16:40

HH4-5
Harrera: 8:45-9:00, Irteera: 12:25-12:40, [eguerdia], Harrera: 14:25-14:40, Irteera: 16:25-16:40

EGOKITZAPENAK

2 urteko umeei zuzendua :

  • 1go astea heldu batekin datoz ikastolara.
  • 2.astea goizez, bakarrik datoz
  • 3.astea goiza + jangela erabiltzeko aukera
  • 4.astea goiz eta arratsaldez

3 urtekoei zuzendua:

  • Bi egun egiten dituzte heldu batekin.
  • Ondoren 1go astea goizez, bakarrik hasten dira.
  • 2.astea goiza+jangela erabiltzeko aukera.
  • 3.astea goiz eta arratsaldez

4-5 urtekoei zuzendua:

  • 1go astea goizez
  • 2.astea goiz eta arratsaldez

Aniztasunaren trataera

Tutoreek orientazio taldearekin lanean koordinatuz behar bereziak dituzten umeei jarraipen pertsonala egiten zaie.

Eleaniztasuna

Euskera eta euskal kultura landuaz kultura unibertsalera bidea irekitzen duena. 4 urtetatik aurrera ingelera lantzen da, astean 4 saio ordu erdikoak.

Tutoretza eta orientazioa

Behar berezien detekzio goiztiarra egiteko Motrizista espezialista bat dugu. Ikasleen behaketa lana hurbila eginez ume bakoitzaren beharrak antzematen dira. Beti ere, tutore, orientatzaile eta familiekin elkar-lanean. Logopeda bat dugu, ahozko eta idatzizko hizkuntzan zailtasunak detektatzen laguntzen diguna orientabideak emanez.

Zerbitzuak

GOIZEKO ZAINTZA: Ikastolako ordutegi arruntetik lehenago 2-7 urteko haurrak hartzeko aukera eskaintzen da: 07:45–08:45
JANGELA: Ikasturte osorako nahiz egun solteetan erabiltzeko aukera dago. Sukalde propioa dugu.
GARRAIOA: 12 autobusekin Donostia osora iristen gara, baita Lasarte eta Hernanira.

Eskolaz kanpoko ekintza osagarriak

Gehienak eguerdian egiten dira. Haur jolasak , musika, inglesa, ludoteka...

Ekintza bereziak

Kultura arloko ekintzak: antzerkiak, eta zinerako irteerak.
Gaiarekin lotutako irteerak: Aquariuma, Pagoeta, Kristina enea parkera... Ikasturte bukaerako irteera.…