Gure Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko azken etapa honetara iritsi dira gure ikasleak era guztietako oinarrizko gaitasunak landu eta garatu dituztela, talde lanetan trebatuta daudela eta ikasketa konplexu bati erantzuteko prest. Eta ondo dakigun moduan, ikasketa konplexuagoei ikasleak erantzungo dio garapen pertsonal erabakigarria ematen ari dela: nerabetasuna edo adoleszentziari buruz ari gara.

Garai konplikatu honi erantzun ahal den egokiena emateko, Lizeoan ikasleari -familian hartzen diren erabakiekin bat, noski-  ibilbide propioa egiten laguntzen saiatzen gara.

1.- AUKERAK. Lehen aldiz hezkuntza-prozesuan, ikasleak gai baten aukera izango du etapa honetan: laugarren hizkuntza, arte adierazpena, antzerkia, laborategia, ...

2.- JARRAIPENA. Klaustroek ikasleari egiten dioten jarraipenak ez du bakarrik momentuko egoera -akademikoa bai, baina orokorrean pertsonala ere- komunikatuko, aurrera begira zein ibilbide akademiko den egokiena aztertu eta familiari aholkatuko dio.

3.- ZIURTASUNA. Aukeren erabaki zuzena eta jarraipen pertsonalari esker, ikaslea hurrengo ikasketak erabakitzerakoan ondo kokatuta sentituko da, bere erabakiarekin ziur senti dadin saiatzen gara. Datorren urtean zer ikasiko dut?

Etapa honetan, aldez aurretik bereganatutako konpetentzien garapenean jarduten garen bitartean, gure ikasleek ulertuko dute eta behar bezala baloratuko dute esfortzuaren garrantzia zein den,  ahaleginaren kultura beregana dezaten lan egiten dugu.

Neska-mutil hauek gazte bilakatzen diren bitartean EKI proiektuaren materiala erabiltzen dute.

Antolaketa

Lau urteko etapa da. Maila bakoitzean lau gela daude. DBHaren 3. eta 4. urtetan bostgarren gela ere dago, curriculum desberdineko programari dagokiona. Etapa gainditzeak erdi-mailako lanbide heziketa eta batxilergoa ikasteko aukera ematen du.

Egutegia

Ikasturteak 175 eguneko iraupena du, 1050 saiotan. Astero 30 saio edo klase izaten dira. Urtea hiru ebaluazio-garaitan banatzen da.

Ordutegia

Harrera: 8:15. Irteera: 12:25, [eguerdia], Harrera: 13:25, Irteera: 15:15

Aniztasunaren trataera

Aurreko etapatan aurreikusitako behar bereziei erantzuteko programek jarraipena izango dute etapa honetan. Besteak beste, Egokitzapen Curricularrak. DBH 1-2. ikasturtetan zehar, dagokion klaustroak eta Orientazio Zerbitzuak erabakita, ikasleak Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programan (HBSP) har dezake. Ikasleak DBH 1 edo 2. maila errepikatu badu, beti ere dagokion klaustroaren eta Orientazio Zerbitzuaren oniritziarekin, DBH 3. mailan Curriculum Desberdineko Programan (CDP) har dezake parte. Etapan osoan Aukera Gaia izango dute, astean bi saiotan: marrazki, antzerki, bertsolaritza, laborategia, kultura klasikoa e.a.

Eleaniztasuna

Euskarak gai guztietarako oinarrizko hizkuntza izaten jarraituko du. Gaztelaniak eta ingelesak hiru saiotako blokeak izango dituzte etapa osoan zehar. Aukerako gai moduan frantsesa edo alemana astean bitan lantzeko aukera ere badago.

Zerbitzuak

JANGELA: Ikasturte osorako nahiz egun solteetan erabiltzeko aukera dago. Sukalde propioa dugu.
GARRAIOA: 12 autobusekin Donostia osora iristen gara, baita Lasarte eta Hernanira ere.

Tutoretza eta orientazioa

Etapan zehar ikaslearen jarraipen akademiko eta pertsonala burutuko da, dituen beharrei aurre egiteko saiatuaz. Datorren etapa arrakastaz burutzeari begira ikaslea eta familiarekin bide egokia adosten saiatuko da klaustroa eta Orientazio Zerbitzua.