Gure Batxilergoa

Datorren urtean zer ikasiko dut? esaten genuen derrigorrezko etaparen amaieran; eta Lizeoak eskaintza zabala eskainiko die batxilergoan jarraitu nahi duten horientzat, gure kasuan ia ikasleriaren totala: Zientziak eta Teknologiak, Osasun arloa eta Gizarte eta Giza Zientziak.

Ibilbide komuna dagoen arren, modalitate bakoitzean  berariazko gaiak landuko ditugu ikasleekin, eta horrez gain aukera gaiak ere badira; ikusten dugunez, bideak geroz eta espezifikoagoak dira.

Oso azkar igaroko diren hurrengo bi urtetan, ikasketa prozesu intentsuan, ikasleak derrigorrezko etapatan jasotako trebezia horiek garatzen jarraituko du. Bestalde, honezkero, ikaslearen autonomia maila handia izango da eta bere lanaren antolaketaren ardurak, fase eta urte hauetan, inoiz baino garrantzi handiago izango du, landu beharreko eduki kantitatea oso handia baita.

Ez dezagun ahaztu, gainera, ikasleak etapa honen amaieran unibertsitatera edo goi-mailako ikasketak egingo dituztela, eta horietariko lehenengoek adibidez, selektibitateko azterketa gainditu eta kasu batzuetan nota onarekin egin behar dutela.

LOMCE-ren ezarpenaren ondorioz, gainera,  eta lege hau guztiz ezarria izatera izango balitz, Batxilergoko titulua ateratzeko 2017tik aurrera Proba Orokor bat egin beharko dute, Selektibitatea desagertuko delarik.

Hala ere, nahiz eta etapa honetan arlo akademikoak pisu espezifiko handia hartu, integrazio sozial maila handi baten barnean ematen da, sare sozial erreal baten barnean. Dagoeneko, denak lizeotarrak dira.

Antolaketa

Bi urteko etapa da. Maila bakoitzean lau edo bost gela daude. Batxilergoaren ondoren Goi Mailako Zikloak ikasi nahi dituzten ikasle horientzat errefortzu saioak eskaininiko dira. Etapa gainditzeak goi-mailako lanbide heziketa eta Unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen du. 2018tik aurrera Batxilergoko Proba Orokorra edo errebalida gainditu beharko dute ere titulua lortzeko, 2017koa pilotoa izango bait da.

Egutegia

Ikasturteak 175 eguneko iraupena du.  Astero 34 saio edo klase izaten dira 1. Batxilergoan eta 32 bigarren mailan. Urtea hiru ebaluazio-garaitan banatzen da.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera | Harrera: 8:15,  Irteera: 15:15

Aniztasunaren trataera

Gure ikastetxeak Batxilergoko bi modalitate eskeintzen ditu,  bakoitza bi ibilbideekin:          

  • Zientzia Batxilergoa: ibilbide teknologikoa eta ibilbide zientifikoa.            
  • Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa: Gizarte Zientzien ibilbidea eta Giza Zientzien ibilbidea.

Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak egin nahi dituzten ikasleentzat horretara bideratutako batxilergoa eskeintzen dugu, Gizarte Zientzien modalitatean.

Etapan osoan hiru motatako gaiak izango dituzte:

  • OROKORRAK, ikasle guztiek eman beharrekoak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Filosofia, …
  • MODALITATEKOAK, batxilergo mota bakotzari dagozkion gaiak: Marrazketa Teknikoa, Fisika, Kimika, Mate, Ekonomia, Geografia, Artearen Historia,...

AUKERA GAIAK, kurtso bakoitzean bi: Alemana, Frantsesa, Psikologia, Antropologia, Industria Teknologia, IKT, Anatomia, Kultura Zientifikoa,…

Eleaniztasuna

Euskarak gai guztietarako oinarrizko hizkuntza izaten jarraituko du.  Gaztelaniak hiru saiotako blokeak izango du etapa osoan.  Ingelesak hiru orduko saioak izango ditu etapa osoan ere.   Gainera, aukera gaien multzoaren barruan,  1. Batxilergoan ikasleek derrigorrez 3 orduko gai bat hartu beharko dute Atzerriko hizkuntza batean: Alemana, Frantsesa edo Kultura Zientifikoa ingelesez. Alemana edo frantsesaren kasuan DBHko jarraipena izan daiteke edo zerotik hasita.

Zerbitzuak 

JANGELA: Ikasturte osorako nahiz egun solteetan erabiltzeko aukera dago. Sukalde propioa dugu.
GARRAIOA: 12 autobusekin Donostia osora iristen gara, baita Lasarte eta Hernanira ere.

Tutoretza eta orientazioa

Ikasleek beraien goi-mailako ikasketak aukeratzen laguntzeko orientazio programa akademikoa eta pertsonala.

Ekintza osagarriak

1. batxilergoan hiru eguneko irteera kulturala Madrilera 2. ebaluazioaren hasieran.

2. batxilergoan hiru eguneko irteera kulturala Leonera 2. ebaluazioaren hasieran

2. Batxilergoaren amaieran ikasketa bukaerako 9 eguneko bidaia Europara.

Arloko ekintzak: antzerkiak, zinea, museoak, EITB, Nanogunea, Ur-araztegia, Aquariuma, Nafarroako Erromanikoa,…