GARRAIO ZERBITZUA

STL GARRAIO ZERBITZUA

15/16 ikasturterako, Eskola-garraio Zerbitzuaren egokitzapenak egin behar izan ditugu, batez ere, ordutegien eguneraketaren ondorioz. Bi dira aldaketa nagusiak. Batetik, ikasle nagusien (BH) eguerdiko ibilbideak eten egin dira. Bestetik, ekarpen ekonomikoen berrantolaketa eta sinplifikazioa landu da.

DBH-Batx-i dagokionez, eguerdiz ordutegi eguneratuan ez dago astirik autobus ibilaldirik bideratzeko. Sarrera-irteerari begira ohiko geltoki ia guztiak mantenduko dira, ibilbideak urtero bezala eguneratuz. Zerbitzuak honelako erabilera laburtu ditu etapa honetan:

  • G-BH-osoa – 60€ (10-6 bidaia): Ikasturte osoan, egunero-egunero, autobusez arituko naiz. Alegia, normalean astean 10 bidaia edo bestelakoak 6 arte. Beti ere bidaia zehatzak adostuta.
  • G-BH-partziala – 45€ (5-1 bidaia): Ikasturte osoan, astean hainbat aldiz (ez ibilaldi guztiak) autobusez arituko naiz. Alegia, normalean astean 5 bidaia (goizekoak edo arratsaldekoak) edo bestelakoak 1 arte. Bidaia zehatzak adostuz.

 

HH-LHri dagokionez, hemendik aurrera LH5 eta LH6ko ikasleek txikien (HH-LH) ibilaldietan arituko dira. Kasu honetan geltokiak ez ezik, ibilbideak ere aski egonkor mantenduko dira. Ondoko hauek izango dira erabilera ereduak eta kostuak:

  • G-HH/LH-osoa – 90€ (20-11 bidaia): Ikasturte osoan autobusez arituko naiz asteko 20 (ibilbide guztiak)  eta 11 bidaien artean. Guztiak ez badira, zeintzuk diren zehatz hitzartu beharko da.
  • G-HH/LH-erdia – 70€ (10-6 bidaia): Ikasturte osoan, goiz eta arratsaldez autobusez arituko naiz. Gehienetan 10 bidaia asteko eta jantokiko erabiltzaileen hautua izango da.
  • G-HH/LH-laburra – 50€ (5-1 bidaia): Ikasturte osoan, astean hainbat aldiz autobusez aritu naiz, baina maila laburrean. Astean 5 eta bidaia 1en artean, beraz. Eta beti bidaia ber-berak astero.

 

Kasu guztietan, ikasturte osorako udako planifikazio honetatik kanpo zerbitzuak beranduago erabiltzen hasi nahi dutenek, egiturazko gastu egonkorren ekarpen bezala, aparteko sarrera-kuota ordaindu behar dute. Era berean, ezustean, kurtsoaren bukaera baino lehenago uzten dutenek, irteera-ekarpena ordainduko dute.

Azken eskaintza bezala, eskaria garaiz aurkeztuz, egun solteko garraio erabilerak egin ahal izango dira, aparteko kuotarekin ordainduz. Eskaera hauek garaiz hitzartu beharko dira, oro har bezperatik, eta baimena eskatu ibilbidean leudekeen plaza libreen arabera emango da.   

Zuen beharrei erantzun egokiena emango dion aukera egin ahal izateko, kasu guztietan Zerbitzuburuarekin argi ditzakezue erabilera-motak.

Ohar nagusiak:

ESKAERA INPRIMAKIAK: ikastolaren web orria aurkituko duzue eskaerak edo aldaketa bereziak egin ahal izateko inprimakia. Aldaketak edo Altak dituzten erabiltzaile guztiek inprimaki hori aurkeztu behar dute elukas@stomas.eu helbidean.

 

Garraio zerbitzuaren estaldura: Garraio zerbitzuak eskola-egun guztiak bermatuko ditu. Egun berezietan, ikasturte hasierako egun laburretan bezala, dagokien egokitzapena izango dute. HH2-3 urteko ikasleek sarrera egokitua dute.

Garraioari buruzko informazioa: Garraio erabiltzaile zaretenok berariazko azalpenak jasoko dituzue baldintza nagusiekin. Besteok idazkaritzan eskuragarri izango duzue.

Autobusa ez erabiltzeko oharra: Zerbitzua erabili gabe, gurasoek haurrak eraman nahi dituzuenean, aurrez autobus-koordinatzaileari edota begiraleari jakinarazi behar diozue, honek hutsegitearen kontrola eraman dezan.

Garraioaren erabilera desegokia: Ikasleren bat kuotarik ordaindu gabe, Lizeoko baimen berezirik gabe, autobusa erabiltzen aurkituz gero, ordura arteko kuota guztiak kobratuko zaizkio erabilitako zerbitzu bezala.

Batxilergoko ezaugarriak direla eta: IKUSI HEMEN