Flyschean zehar

LH6ko ikasle eta irakasleek Zumaiako FLYSCHa ezagutzeko irteera egin zuten. Goizean Algorri Interpretazio Zentrora joan eta azalpen interesgarriak jaso zituzten. Ondoren, Flyscha bertatik bertara ikusteko ibilalditxo bat egin eta jarraian, San Telmo ermitara igo ziren. Eguraldi paregabea izan zutenez, Amaia Plazan bazkaldu eta Itzurun hondartzan igaro zituzten azken uneak.

FLYSCHEAN ZEHAR