Ez! antzezlanak obra onenaren saria irabazi du

Orain dela hogeitamar urte Donostiako Gazte Antzerki topaketa ospatzen dela, eta urtemuga berezi honetan Lizeoko Gorputz Adierazpeneko talde batek irabazi du obra onenaren saria. Itsaso Garzonek zuzendutako laugarren DBH-ko taldeak Ez!, jazarpenaren aurkako obra, plazaratu du aurten, eta hori izan da irabazlea. Zorionak!. Naiari Mujikak zuzendutako beste taldeak ere parte hartu zuen topaketan. Aipagarriak izan dira baita ikastola barruan ikasle eta gurasoei DBHko gainonteko hiru mailetako ikasleek antzeztutako obrak. Ez dugu harrobi makala! Bejondeizuela!